
‘Alizia lurralde miresgarrian’ antzezlana hartuko du bihar Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Irú Teatro Negro
Irú Teatro Negro konpainiak ‘Alizia lurralde miresgarrian’ antzezlana eskainiko du bihar, apirilak 12, Torrezabal Kultur Etxean. Ikuskizun honetan, hezur eta haragizko pertsonaiek, txotxongiloek eta antzerki beltzaren magiak fantasia mundu batean murgiltzera gonbidatuko dute.
Alizia neskatila egonezina da, abenturak bizitzeko gogoa duena. Egun batean, ezingo dio grinari eutsi eta untxi zuri hiztun bati jarraituko dio. Momentu horretatik aurrera, bidaia sinestezin bat hasiko du, magiaz, abestiz eta dibertsioz betetako bidaia.
Hau da ‘Alizia lurralde miresgarrian’ ipuinaren abiapuntua, eta baita izen bera duen antzezlanarena, Galdakaora helduko dena bihar, apirilak 12, 18:00etan.
Irú Teatro Negro konpainiak eskainiko du eta hezur eta haragizko pertsonaiek, txotxongiloek eta antzerki beltzaren magiak fantasia mundu batean murgiltzera gonbidatuko dute.
Saioa euskaraz izango da eta sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean.