Andra Mari jatetxeko Uritz Lejarzegik Espainiako Sumillerren Txapelketan parte hartu zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andra Mari jatetxea
Otsailean Euskadiko Sumillerren Txapelketa izan zen Bilbon eta honetan bigarren postua lortu zuen Andra Mari jatetxe galdakoztarreko Uritz Lejarzegik. Honi esker, profesionalak Espainiako Sumillerren Txapelketan parte hartu zuen apirilaren 24an, Euskadiko txapeldun izandako Jorge Rodriguezekin batera.
Urtero moduan, Euskadi Sumillerren Txapelketa antolatu zen otsailean. Hitzordua Bilbon izan zen eta ehunka profesionalek parte hartu zuten lehiaketan, haien artean Uritz Lejarzegi Andra Mari jatetxe galdakoztarreko sumillerrak (argazkian ezkerrean).
Lejarzegik bigarren postua lortu zuen, Jorge Rodriguezen atzetik, eta honi esker biek Espainiako Sumilleren Txapelketan parte hartu ahal izan zuten.
Azken lehiaketa hau apirilaren 24an egin zen Madrilen eta honetan Burgoseko Rincón de España jatetxeko Fernando Mayoralek irabazi zuen. Tomás Ucha galiziarra, Madrilgo Wine Bar Berriako ardo-zuzendaria, izan zen bigarren sailkatua eta hirugarrena aldiz Anna Casabona kataluniarra, Sant Sadurní d ‘Anoiako Juvé & Camps-ko ordezkari komertziala.