Antonio Corao galdakoztarra zoriondu du Udalak, bere 100. urtegunean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, martitzenean Antonio Corao galdakoztarra zoriondu zuten Iñigo Hernando alkateak eta Mari Paz Losada alkateordeak bere etxean.
Mende oso bat betetzen duten herrikideak zoriontzeko ohitura du Galdakaoko Udalak, eta oraingo honetan Antonio Corao galdakoztarra zoriondu dute, martitzenean bete baitzituen 100 urte.
Martitzenean, ekainaren 13an, gerturatu ziren Udalaren izenean Iñigo Hernando alkatea eta Mari Paz Losada alkateorde eta Adineko pertsonentzako zinegotzia, eguneko protagonistaren bizilekura.
Ohikoa denez, ez ziren Hernando eta Losada esku hutsik joan, lore-sorta bat oparitu baitzioten Coraori.