Arantza Gallastegi Bartzelona eta Real Madrilen arteko Supercopako finalerdian epailea izango da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Julio Legarretaetxebarria
Gaur lehiatuko da emakumeen Supercopako bigarren finalerdia Bartzelona eta Real Madrilen artean. Norgehiagoka Meridako Romano José Fouto zelaian jokatuko da 18:30etan eta epaileetako bat Arantza Gallastegi galdakoztarra izango da.
Mutilen taldeak egin zuen moduan, Supercopa irabazten saiatuko da Bartzelonaren emakumezkoen taldea. Horretarako, lehenbizi Real Madrilen kontrako partidan garailea izan beharko da. Norgehiagoka Meridako José Fouto zelaian jokatuko da arratsaldeko 18:00etan eta epaile taldearen barne izango da Arantza Gallastegi.
Galdakoztarrak epaile onenaren saria jaso zuen duela gutxi Marca hedabidearen eskutik eta oraingoan laugarren epaile moduan arituko da Bartzelona eta Real Madrilen arteko partidan. Marta Hueza de Azar, Silvia Fernández Pérez eta Belinda Castilla Mesa izango ditu kide 2019ko azaroan Binkeren azaleko protagonista izandakoak.
Norgehiagoka honen irabazleak finala jokatuko du domekan 12:00etan, Meridako zelaian ere. Aurrean Reala izango du, talde gipuzkoarrak atzo 1-0 Sporting de Huelva garaitu ostean.