ARGAZKIAK | Galdakaoko II. Duatloi Inklusiboa 60 iruditan
Galdakaoko Duatloi Inklusiboaren bigarren edizioa antolatu zuten atzo Galdakao Mozoilo Triatloi Klubak, Euskadiko Triatloi Federazioak eta Udalak elkarlanean. Ehunka lagun batu zituen hitzorduak eta BINKE ekimenean izan zen 60 irudi hauek batzeko.
Iaz antolatutako lehenengo edizioaren arrakasta errepikatzeko asmoz, Galdakaoko Duatloi Inklusiboaren bigarren edizioa antolatu zuten atzo, urriak 13, Galdakao Mozoilo Triatloi Klubak, Euskadiko Triatloi Federazioak eta Udalak elkarlanean.
Lehiaketa 10:00etan hasi zen eta supersprint modalitatean izan zen bi kategoriatan, federatua (emakumezkoena eta gizonezkoena) eta herrikoia.
Hauetan parte hartzeko ehunka lagun batu ziren Galdakaoko Duatloi Inklusiboaren bigarren edizio honetan eta BINKE han izan zen 60 irudi hauek batzeko.