ARGAZKIAK | «Konponbidea ez bazara arazoa zarela» aldarrikatu dute galdakoztarrek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Gaur, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da eta honekin bat egin du Galdakaok. Ehunka lagun batu dira gaur arratsaldean herriko kaleetan zehar «konponbidea ez bazara, arazoa zarela» aldarrikatu duen manifestazioan. Hemen batu ditugu mobilizazioaren 20 irudi.
Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna aldarrikatu da gaur, azaroak 25, mundu osoan eta Galdakaok ere bat egin du honekin. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dituzte herriko eragileek aurreko egunetan zehar eta gaur bertan ere.
Besteak beste, indarkeria matxistaren biktimei omenaldia egin dute goizean Kurtzeko plazan eta arratsaldean aldiz Momoak Talde Feministak deitutako manifestaziora batu dira ehunka herritar.
Kurtzeko plazatik 19:00etan abiatu den manifestazioak «konponbidea ez bazara, arazoa zarela» aldarrikatu du eta han izan da BINKE 20 irudi hauek batzeko: