ARGAZKIAK | Kulturartekotasuna sustatzeko auzo bazkaria antolatu zen atzo Aperribain
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Laguntza Sareak Ehuntzen proiektu komunitarioa Aperribai auzoko kultura aniztasuna uztartzen duen proiektua da eta urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu. Atzo, maiatzak 25, auzo bazkaria antolatu zuten frontoian eta dozenaka lagun batu ziren honetan. Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu 32 irudi.
Duela zortzi urte jarri zen martxan Aperribai auzo galdakoztarrean Laguntza Sareak Ehuntzen proiektu komuntarioa, migranteek auzora heltzean faltan somatzen zuten sarea garatzeko helburuz. Ordutik, helburu honekin eta auzoaren elkarbizitzan laguntzeko bidean, hainbat ekintza martxan jarri dituzte. BINKEk jaso zuen moduan.
Esaterako, «kulturartekotasuna sustatzeko» auzo bazkaria antolatzen dute duela hiru urtetik eta aurtengoa atzo, maiatzak 25, izan zen, Aperribaiko frontoian.
Hitzorduan dozenaka lagun batu ziren proiektuko emakumeekSart egindako bazkaria jateko, eta baita beste auzokideek eramandako janaria elkarbanatzeko. Halaber, animazioa izan zen eguerdian eta arratsaldean.
Han izan zen BINKE eta hemen batu ditugu bazkariak emandakoaren 32 irudi: