Aritz Irusta galdakoztarra ‘El Conquistador del Caribe’ saioko lehiakide berria da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EITB
Atzo, astelehena, hasi zen ETB2ko ‘El Conquistador del Caribe’ saioaren 19. edizioa. Bertan lau talde ezberdin lehiatuko dira aurten eta gorrian, Yocahu izenekoa, Aritz Irusta galdakoztarrak parte hartuko du.
Martxan da ETB2ko ‘En Conquistador del Caribe’ saioko 19. edizioa. Atzo hasi zen Julian Iantzik eta Lur Errekondok aurkeztutako programa, aurten parte hartuko duten lehiakideak ezagutzeko aukera izan zuela publikoak.
Lau talde lehiatuko dira aurten: urdinak, berdeak, horiak eta gorriak. Azken honetan, Yocahu izenekoa, Aritz Irusta galdakoztarrak parte hartuko du beste zortzi taldekiderekin batera.
Irustak 29 urte ditu eta lehergailuak mantentzen lan egiten du, Galdakaoko Maxam enpresan. Aurkezpenean parranda «asko» maite duela aitortu zuen eta bere burua «harroputza eta oso pertsona ona» bezala definitu zuen.
Galdakoztarrak beste hogeita hamasei parte-hartzaileekin borrokatu beharko du ‘En Conquistador del Caribe’ irabazi eta ikurriña etxera eramateko.