Aske utzi dute adingabeei sexu-erasoak egitea leporatuta atzo Galdakaon atxilotutako gizona
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Europa Press
Azaroan hasi zuen operazioarekin jarraituz, atzo, otsailak 14, bigarren pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak Galdakaon, adingabeei sexu-erasoak egitea eta hauen intimitatearen aurkako delituak leporatuta. Atzo atxilotutako gizona aske utzi dute, epaitegian agertzeko betebeharrarekin.
Sei adingaberi sexu-erasoak egitea eta hauen intimitatearen aurkako delituak leporatuta, 37 eta 21 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Galdakaon. Lehena azaroan atxilotu zuten, eta bigarren atxiloketa atzo izan zen.
Hain zuzen, atzo atxilotu zuten gizona aske utzi dute epaiketaren zain, aldian behin epaitegian agertzeko betebeharrarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, erabakia atzo Bilboko guardiako epaitegiaren esku utzi ondoren hartu dute.
BINKEk jaso zuenez, dirudienez, opariak eskaintzen zizkieten biktimei sexu-harremanak izatearen truke eta Ertzaintzak uste du biktima zein gaizkile gehiago egon daitezkela kasu honen barnean, ‘Musikari’ izenekoan.