Aukeren Azoka antolatuko dute eguenetik zapatura bitarte Muguru kalean

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Eguenetik, martxoak 2, zapatura bitarte antolatuko da 30. aldiz Galdakaon Aukeren Azoka. Zehazki, Muguru kalean izango da, 10:30-15:00 eta 16:30-20:30 ordutegietan.

Galdakaoko merkatarien eskaintza onenak batuko dira asteburu honetan herrian, izan ere, beste urte batez Aukeren Azoka antolatuko dute. Eguenean hasiko da eta zapatura arte erosi ahal izango da, 10:30-15:00 eta 16:30-20:30 ordutegietan.

Saria eskuratzeko aukera izango dute ere Aukeren Azokan erosten dutenek, egunero 50 euroko opari-txartela zozkatuko baita bertan erosten dutenen artean.

Gu Dendari elkarteak antolatu du aurten ere Aukeren Azoka, Eusko Jaurlaritzaren eta Galdakaoko Udalaren laguntzaz.