Eta faxistak Galdakaon sartu ziran
Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.comBINKE / 2018ko uztaila Eta faxistak Galdakaon sartu ziran TESTUA: Nagore Ferreira ZamalloaARGAZKIA: Espainiako Liburutegi Nazionaleko artxiboa VIZCAYA – Calle principal de Galdácano tomada por las fuerzas nacionales. 16-6-37 Besterik ez dino Espainiako Biblioteka Nazionalean gordetako argazki honen atzeko aldeko oharrak. Beste hamaikatxu erretratu dagoz, okupazinoaren osteko egunetakoak danak. Argazkia atara baino egun bat lehenago jausi zan Galdakao, bagilaren 15ean. Udabarri gogor eta krudela izan zan 1937koa. Faxistak Bilbotik gero eta hurrago egozan, eta ha zan okupau bako azkenengo uriburu euskalduna. Bagilaren 13an, Larrabetzu ingurutik sartu ziran Francoren tropak. Egun bi ibili ziran inguruak bonbardetan; 70 bat