Bertoko produktuen azoka bueltan da Galdakaon, Gabonetako etenaldiaren ostean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Gabonetako etenaldiaren ostean, gaur, urtarrilak 9, bueltatuko da bertoko produktuen azoka Galdakaora. Ohi denez, Agirre Lehendakariaren plazako arkupeetan jarriko dira postuak eguenero, 17:00etatik 20:30era.
Bertoko barazkiak, gazta, ogia, eztia, esnekiak, txorizoa, euskal pastela, piperrak, barraskiloak, marmeladak eta abar saltzen dituzte eguenero baserritarrek Agirre Lehendakariaren plazako arkupeetan.
Ekimenak ‘Gure Lurreko Merkatua’ izena du Galdakaoko Udalak 2022an jarri zuen martxan, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartearekin elkarlanean.
Urtean zehar eguenero antolatzen da baina Gabonetan merkatuak etenaldia egin du eta honen ostean gaur, urtarrilak 9, bueltatuko da, 17:00etatik 20:30era.