Boliñak: «Triloka eta Boliñen artean satisfyer guztiekaz amaitu dogu»
Boliñak kuadrila @bolinhas_xodo
BINKE / 2020ko otsaila
«Triloka eta Boliñen artean satisfyer guztiekaz amaitu dogu»
GALDERAK: Trilokas kuadrila @3loksss
Aurkeztu zuon burua: zenbat zarie kuadrilan eta zer gustatzen jatzue alkarregaz egitea? Hamahiru neska alai, gazte eta paregabe gara. Hain desberdinak izateak kuadrila bezala aberasten gaitu. Gehienak Galdakaokoak, baina Basauritik datozen bi atzerritar daukaguz gugaz. Irri, mozkor, afari eta momentu politak dira gure bizipenen ardatz nagusia.
Zerk identifikatzen zaitue batez be Galdakoko kuadrila moduan? Besteekiko originaltasuna, badakigu sormen maila handia daukagula eta hori batez be instagrameko kontuan ikusi daiteke. Ez ahaztu instagrameko kontua sortzen lehenak izan ginala eta hortik aurrera, kuadrila askok bardina egin dozuela. Ei, baina ez arduratu, pozik gauz erreferentzi moduan erabiltzen bagaituzue. Animo, ziur gauz noizbait zuen sormenetik sortutako zerbait publikatuko dozuena.
Gure kuadrilek zozer komunean daukiela uste dozue? Noski! Bi kuadrilen artean, munduko «satisfyer»-en existentzia guztiarekin amaitu dogula, kuadrila bietan neskak bakarrik dagozela eta ikusi dogunez, gure txami bardina euki dozuela.
Zer hobetuko zeunkie gure herritik? Herrian oso erabilgarria izan dan inbertsioa hobetu, gure bidegorri maitea atzintzen hasia da! Horrez gain, Somerako pizza usainarekin nahasten dan alkantarila usain zoragarriari konponbide bat aurkitu.
Jaietan ohartu gara mutilen kuadrilagaz alkartzen zariela probak egiteko. Mutilak erabiltzen dozuez interesaren arabera? Mutilak jaietan gureak dira. Boliñas izan aurretik Antzekoparecido ginan eta hortik dator bai mutilekin erlazioa, bai Antzeko Returns. Antzekoren filosofiak esaten dauan lez: «Irabazten dozunean ez dozu beti ondo pasatzen, baina ondo pasatzen dozunean beti irabazten dozu».
Zuon eta gure kuadrilan artean pikerik egon dala aitortuko zeunkie? Zintzoak izan gero! 3LOKS WHO?
Zein da zuon kuadrila gustokoena? Tongokus! Txamitik irtetzen azkenetarikoak izan dira eta gogor heldu dira!
Zein da zuon artean izan dozuen liskarrik gogorrena? Ez dogu detaile askorik emongo, guztia ardo botila bategaz hasi zala kontatu daikegu… zelan ez, alkohola medio.
Galdakoko kuadrila guztiak irla bakarti batera joango bagina, ze kuadrilla hilko litzake lehenago? Eta nork irabaziko leuke? Irabazleak? Patxiku, herriko atsoak. Zaharrak izanda be, trebeak dira eta bizitzan esperientzia handia daukie. Galdu? Jaikirikin oso lanpetuta dabiz azken bolada honetan, burua beste zerbaitetan daukielako: urteko ezkontza prestatzen.
Zuen kuadrilako nor da hautagai egokiena «Isla de las tentaciones» programara joateko? Zergatik? Kontatu! Txarmander! Kuadrilako «heartbreaker» profesionala… Txoritxo batek kontatu deuskunez, andaluziar guztiak liluraturik daukaz, nork daki, «Isla de las tentaciones»-en ordez, «Ocho apellidos vascos»-en protagonista izango dan.