Charo Lópezek ‘Verso a verso’ kontzertua eskainiko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Charo López
Charo López abeslariak ‘Verso a verso’ kontzertua eskainiko du barikuan, urriak 4, Torrezabal Kultur Etxean. Berarekin batera arituko dira Luis Santana baritonoa eta Víctor Carbajo musikaria.
Torrezabal Kultur Etxeak 23 ikuskizun hartuko ditu abendura bitarte, Galdakaoko Udalak aretoaren 30. urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarauaren baitan. Pasa den asteburuan esaterako, ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna eskaini zuen Hika Teatroak, eta El Espejo Negro taldeak aldiz, ‘Cris, pequeña valiente’ antzezlana.
Aste honetan ordea, musika izango da protagonista eta Charo Lópezek ‘Verso a verso’ kontzertua eskainiko du Torrezabalen. Berarekin batera arituko dira Luis Santana baritonoa eta Víctor Carbajo musikaria.
«Egunak, hilabeteak eta urteak pasatzen ditugu hemen eta orain horretaz jabetu gabe. Gaur egun, inoiz baino zentzu gehiago dauka Charo Lópezek dakarkigun ‘Verso a Verso’ errezitaldi eder honek. Poesiak, une batean, argi-kolpe batean enfokatzen dituen irudiak hitzetan jasotzeko gai den argazki gisa funtzionatzen du», adierazi dute Udaletik.
Sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 5 eta 10 euro arteko prezioan.