Coca Cola lantegiko garbitzaileak mobilizazioak egiten ari dira «baldintza hobeak» eskatzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ELA
Galdakaoko Coca Cola lantegiko garbitzaileak mobilizazioak egiten ari dira «erabat prekarizatuta» daudela salatzeko. Ocean azpikontrataren langileak bihar batuko dira berriz lantegiaren aurrean, «lan baldintzak hobetzeko» eskatzeko.
Coca Cola lantegiko garbitzaileak Ocean azpikontrataren langileak dira eta duela hainbat astetatik lan baldintza «erabat prekarizatuetan» bizi direla salatzen ari dira. Horretarako, mobilizazioak egin dituzte eta bihar berriz batuko dira Galdakaoko lantegiaren aurrean.
ELA sindikatuak azaldu duenez, Galdakaoko lantegian hogeita hamar garbitzaile daude, finko eta adi baterakoen artean. «Enpresa multinazional baterako daude lanean, etekin izugarriekin eta erabat prekarizatuta daude», salatu dute.
«Bizkaiko Eraikinetako Hitzarmena aplikatzen zaie eta horrek 17.000-19.000€ gordineko soldatak izatea dakar; ez daukate egutegi finkorik eta etengabe pairaten dituzte aldaketak; oporrak eta ITak ordezkatzeko ere etengabeko zailtasunak daude; eta lan-kargak izugarriak dira», nabarmendu dute sindikatutik.
Horregatik, plantilla «kokoteraino» dago eta hauxe eskatzen du: lan baldintzak hobetzea, egutegi finkoago bat izatea, eta plantilla handitzea. Horretarako, mobilizazioak egiten jarraituko dutela azpimarratu dute.