Edu Madina hil da, Galdakaoko historiaren dibulgatzailea eta BINKEko kolaboratzailea

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Edu Madina Etxebarria galdakoztarra hil da gaur, 69 urterekin. Galdakao Gogora elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta herriaren memoria historikoa berreskuratzeko lan handia egin zuen. Ardura horretan hainbat artikulu idatzi zituen BINKErentzat ere.

Gaur, otsailak 5, Edu Madina Etxebarria galdakoztarra hil da. Madinak 69 urte zituen eta herrian ezaguna zen memoria historikoa berreskuratzearen alde egindako lanagatik. Galdakao Gogora elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta historia galdakoztarreko pasarte asko gogorarazten lan handia egin zuen Madinak, baita Galdakaoko Udala arlo horretan laguntzen ere.

Memoriaren berreskuratze lan horretan, artikulu eta erreportaje asko idatzi zituen BINKErentzat, besteak beste:

Bestalde, Kapi auzo elkarteko kide izan zen eta laguntzaile lanak egin zituen Jose Mari Mintegik eta Galdakaoko Udalak argitaratu zuten liburuan, perretxikoen izenak euskaraz batu zituen lehenengo argitalpenean. Horretan ere, perretxikoen munduan, aditua zen Edu Madina galdakoztarra.

Eskerrik asko erakutsi eta eskaini diguzun guztiagatik, Edu. Gugan bego.