EGITARAUA | Kapiko jaiak astelehen eta martitzenean ospatuko dira
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Datorren uztailaren 24 eta 25ean, astelehen eta martitzen, Kapi izenez ezaguna den Tximelarre Goikoa auzo galdakoztarreko jaiak ospatuko dira 14 ekintzako egitarauarekin. Orduz ordu ezagutzerik nahi?
Tximelarre Goikoa auzo galdakoztarrak, Kapi izenez ezagunak, bere jaiak ospatuko ditu datozen bi egunetan. Horretarako, bertako Jai Batzordeak, 14 ekintza antolatu ditu astelehen eta martitzenerako Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.
Tartean izango dira haur-jolasak, igel, mus eta paella txapelketak edota apar festa, besteak beste. Hauxe, orduz orduz, datozen uztailaren 24 eta 25ean Kapiko jaiak ospatzeko prestatutako egitaraua:
Uztailak 24, astelehena
- 18:00etan, txupina eta buruhandien kalejira trikitixarekin
- 18:30ean, haur jolas tradizionalak
- 19:00etan, helduen eta haurren igel txapelketa
- 20:00etan, pintxo-potea txosnan
- 21:00etan, musika Mozoilo Irratiaren eskutik
Uztailak 25, martitzena
- 11:00etan, tortila lehiaketarako izen-ematea
- 12:00etan, haurrentzako puzgarriak eta aurpegi margotzea
- 12:30ean, txistulari banda
- 13:30ean, tortilla lehiaketaren aurkezpena eta balorazioa
- 14:30ean, paella jan herrikoia
- 16:30ean, mus txapelketa
- 17:00etan, Areto Dantzari Elkartearen erakusketa eta animazioa gazte eta helduentzat
- 19:00etan, apar festa
- 20:00etan, jaien amaiera