EGITARAUA | Usansoloko Korrika Kulturalak hamaika ekintza batuko ditu
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: AEK
Korrikaren 23. edizioa martxoaren 21ean igaroko da Galdakaotik eta Usansolotik eta ospakizunak egun batzuk lehenago hasiko dira herri bietan. Usansolon martxoaren 15etik 21era antolatuko dute Korrika Kulturala eta honek hamaika ekintza batuko ditu. Hemen egitarau osoa.
Tipi-tapa, tipi-tapa, gero eta gutxiago falta da Korrikaren 23. edizioa heltzeko. Irunen hilaren 14an hasi eta 24an Baionan amaituko da aurten euskararen aldeko ekimena, tartean Euskal Herriko hainbat txoko igaroko dituela.
Galdakaotik eta Usansolotik martxoaren 21ean igaroko da eta egun batzuk lehenago hasiko dira ospakizunak. Usansolon martxoaren 15etik 21era antolatuko da Korrika Kulturala, Hego Uribeko AEK-k ezaguztera eman duenez.
Usgaldu Gaiteroak, Oinarin Dantza Taldeak, Burtotza Mendi Taldeak, Usansolon Euskarazek, Eskupilota Elkarteak, Umore Ona Txokoak, Usansoloko Ludetekak, AEK-k, U113 Triatloi Taldeak, Usansolo Gure Herria Athletic Peñak, Kubildu eta Euskara Batzordeak eta Usansoloko Orfeoiak antolatuko dute Usansoloko Korrika Kulturala, eta hauek izango dira ekintza guztiak:
Martxoak 15, barikua
17:00 Puzgarriak eta giza-antzar jokoa Unkina plazan (Euria egiten badu, Unkina plazako frontoian)
19:00 Gaiteroen eta Buru-handien kalejira
Martxoak 16, zapatua
11:00 Pilota partiduak, Unkina plazako frontoian
13:30 Txistorra jana eta ume bertsolariak, Unkina plazan
18:30 Inudeak eta artzaiak dantzaldia
19:30 Txokolatada, Unkina plazan
21:00 DJ Perez, Unkina plazan
Martxoak 17, domeka
09:30 Mendi irteera
Martxoak 21, eguena
12:10 Herri erdialdera, Korrika Badator!
15:00 DJ Alai Unkina eskolako umeentzako