EGITARAUA | Zuhatzuko jaiak ospatuko dira asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Tokikom
Zuhatzuko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, abenduak 2 eta 3. Egitarau zabala prestatu dute horretarako eta besteak beste, musika, dantza eta txapelketak izango dira auzo galdakoztarrean. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Urteak jai antolatu eta ezagun barik egin ostean, iaz jaiak ospatu zituzten Zuhatzu edo Zugutzu auzo galdakoztarrean eta aurten ere egingo dute, egitarau zabalarekin. Asteburuan ospatuko dira, abenduak 2 eta 3.
Zapatuan hasiko dira jaiak kalejira batekin hasi eta domekan amaitu Yogurinha Borovaren ikuskizunarekin, tartean magia, kontzertuak eta txapelketak izango direla. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Abenduak 2, zapatua
11:00 Kalejira, egoitzetatik
12:00 Pregoi eta txupinazoa Santa Barbara futbol zelaian.
12:30 Triki-poteoa, Iraragorri Hotela eta Esker a las Brasas tabernatik
13:30 Luntxa karpan
16:30 Magia ikuskizuna eta txokolatada karpan
17:00 Txokolatada egoitzetan
19:00 Sabel-Dantzen erakustaldia, karpan
20:00 Akustikoa Utopikoak taldearekin
22:00 Rock kontzertua Garage Drama taldearekin
22:30-1:00 Musika DJ batekin
Abenduak 3, domeka (Euskararen Eguna)
10:30 Mural Margoketa Euskararen Egunean
11:00 Meza, aurreskua eta salda Beroa Zugutzuko elizan
12:00 Kontzertua Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren eskutik
13:00 III. Igel Txapelketa. + I. Txapela Jaurtiketa
14:30 Herri bazkaria Esker a las Brasas jatetxean
16:30 Umorezko monologoa
18:00 Yogurina Bolovarenkin ikuskizuna. Tic-Toc Euskararen Alde