Emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekintzak antolatuko dira bihar Urretan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: L. O.
Bihar, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna da eta honen harira lau ekintza antolatuko dituzte Urreta auzoan. Ekintzak Romualda Zuloaga plazan izango dira eta hemen batu ditugu bakoitzaren nondik norakoak.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira hainbat mobilizazio antolatuko dira bihar, azaroak 25, urtero moduan. Emakumeek jasotzen duten jazarpena salatzeko helburuz, hainbat herritan kontzentraziok, manifestazioak eta ekintzak antolatuko dira.
Galdakaok ere bat egingo du hitzorduarekin eta BINKEk jaso zuen moduan, «biolentzia patriarkalari aurre egiteko» egiteko kontzentrazioa deitu dute biharko, udaletxearen aurrean 13:00etan.
Bestalde, Urreta auzoan lau ekintza antolatuko ditu Erabidek, Galdakaoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Egitaraua 12:00etan hasiko da eta Romualda plazan egingo da.
Mural koletibo batek irekiko du goiza. Honen bitartez herritarrek murala margotu ahal izango dute Hibernando Estudiosen eskutik. Jarraian, txapa tailerra eskainiko da.
Ondoren, musikaz gozatzeko aukera izango da DJ Estrellarekin eta freskagarri bat jasotzeko ere. Azkenik, ‘Puntadaz puntada indarkeria matxistaren aurka’ ohegaineko solidarioaren zozketa egingo dute.