Engruna Teatre konpainiak ‘Univers’ ikuskizuna eskainiko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Engruna Teatre
Torrezabal Kultur Etxeak Engruna Teatre konpainiaren ‘Univers’ umeentzako ikuskizuna hartuko du zapatuan, azaroak 4. Poesia bisuala, zuzeneko musika eta mugimendua uztartuko ditu saioak.
Abendura bitarte egitarau zabala eskainiko du Galdakoko Udalak Torrezabal Kultur Etxean eta zapatuan, azaroak 4, Engruna Teatre konpainia helduko da Galdakaoko aretora. Taldeak ‘Univers’ emanaldia eskainiko du, umeei zuzendutakoa.
Ikuskizuna Lehen haurtzarorako esperientzia sentsoriala, poesia bisualez, zuzeneko musikaz eta mugimenduz betea. «Gure ahultasunarekin eta egoera bakoitzera egokitzeko gaitasunarekin bizitzeko espazioa da. Leku bat esploratzeko, txikiena eta itxuraz hutsala denak ustekabean dena alda dezakeelako», azaldu dute Udaletik.
Konpainiak bi saio eskainiko ditu zapatuan, 12:00etan eta 17:00etan. Sarrerak eskuragai daude Udalaren webgunean 4 eta 6 euro arteko prezioan.