Enrike Solinis galdakoztarrak diska berria kaleratu du: ‘Zubinea’
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKEri bidalitakoa
Diska berria argitaratu du Enrike Solinis musikari galdakoztarrak Euskal Barrok Ensemble taldearekin batera. ‘Zubinea’ izena du eta bertan doinu herrikoien eta antzinako doinuen gainean sortutako zazpi abesti biltzen dira.
Enrike Solinis musikari galdakoztarrak diska berria argitaratu du Euskal Barrok Ensemble taldearekin batera. Lanak ‘Zubinea’ izena du eta bertan doinu herrikoien eta antzinako doinuen gainean Solinisek sortutako zazpi abesti biltzen dira.
«Zubinea 2025ean Euskel Antiqva-ren 10. urteurrenean kaleratuko dugun ‘Euskel Antiqva 2’ diskoaren aurrerapen EP-a da», adierazi dute musikariek.
Diska entzugai dago honezkero Spotify plataforman.