Enrike Solinisen Euskal Barrok Ensemble taldea Torrezabalen arituko da bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Euskal Barrok Ensemble
Enrike Solinis galdakoztarraren Euskal Barrok Ensemble taldea Torrezabal Kultur Etxean arituko da bihar, urtarrilak 25. ‘Euskelelea’ aurkeztuko du, «gure irudimena airean eramango duen ikuskizun familiarra».
Torrezabal Kultur Etxeak 23 ikuskizun eskainiko ditu hilabete honetatik ekainera bitarte. Galdakaoko Udalak musikaz, antzerkiaz, dantzaz, umoreaz eta askoz gehiagoz gozatzeko egitaraua prestatu du hurrengo hilabeteetarako.
Asteburu honetan bi saio hartuko ditu Torrezabalek. Batetik, Amets Arzallusen ‘Miñan’ eleberria oinarri duen antzezlana aurkeztuko du Artedrama konpainiak barikuan, BINKEk jaso zuen moduan.
Zapatuan aldiz, urtarrilak 25, Enrike Solinis galdakoztarraren Euskal Barrok Ensemble taldeak ‘Euskelea’ ikuskizuna eskainiko du, «gure irudimena airean eramango duen ikuskizun familiarra».
Saioa 18:00etan hasiko da eta sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean 4 eta 6 euro arteko prezioan.