BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

      2025-06-13
      0
    • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

      2025-06-12
      0
    • Mikel Bizarren 'Su beltzaren egunsentia' obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

      2025-06-11
      0
    • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

      2025-06-11
      0
    • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

      2025-06-11
      0
    • Paule Amarika eta Laida Zuluaga, hirugarren Euskadiko Hondartza-Boleibol Txapelketan

      2025-06-11
      0
    • Pilar Monreal galdakoztarrari buruzko dokumentala hartuko du gaur Torrezabalek

      2025-06-11
      0
    • Gaizka Carregal galdakoztarrak Bizkaiko lau eta erdiko txapelketa irabazi du

      2025-06-10
      0
    • Zabalik dago kirol udalekuetan izena emateko epea

      2025-06-10
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Eskola materiala erosteko dirulaguntza gaurtik martxoaren 4ra eskatu daiteke

Eskola materiala erosteko dirulaguntza gaurtik martxoaren 4ra eskatu daiteke

Galdakao
2024-02-13
566
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Teaching Blog

Galdakaoko udalbatzak eskola materiala herriko saltokietan erosteagatik dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak behin betiko onartu zituen azken osoko bilkuran. Dirulaguntza gaurtik martxoaren 4ra bitarte eskatu daiteke eta albiste honetan batu dugu eskaera egiteko jakin beharreko guztia.

Eskola umeen gurasoek ikasturtearen gastuei aurre egiteko izaten dituzten zailtasunak arintzeko helburuz eta erosketak herriko dendetan egin daitezela sustatu nahian, familiei eskola materiala ordaintzeko dirulaguntza ematea erabaki zuen iaz Galdakaoko Udalak.

BINKEk jaso zuen moduan, Galdakaoko udalbatzak antolatu zuen azken osoko bilkuran onartu ziren dirulaguntza hauek emateko oinarri arautzaileak behin betiko, izan ere, Galdakaon horrelako neurri bat martxan jartzen den lehenengo aldia da hau.

Gaurtik martxoaren 4ra eskatu ahal izango dira dirulaguntzak eta irailaren 1etik eguenera, otsailak 15, bitarte egindako erosketak sartuko dira hauetan. Haur bakoitzarentzat 100 euro emango dira, erosketak Galdakaoko zein Usansoloko dendetan egindakoak izan behar dute, eta fakturak aurkeztu behar dira.

Hemen batu dugu eskola materiala erosteko dirulaguntzak eskatzeko jakin beharreko guztia:

-Nork eska dezake dirulaguntza?

  • Adingabearen aitak, amak edo zaintza onartuta daukanak, edo ikasleak berak adinez nagusia bada. Galdakaon zein Usansolon erroldatuta egon beharko dute laguntza eskabidea egiten duten momentuan.
  • Laguntzaren xede den ikaslea matrikulatuta egongo da honako mailaren batean: Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko 2 urteko ikasgela, Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilerra, Lanbide Heziketa eta Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak.

-Zer erosketa mota sartzen dira dirulaguntza hauetan?

  • Eskolako jardunerako beharrezkoak diren arropak: amantalak, uniformeak eta heziketa fisikorako kirol arropa eta oinetakoak.
  • Teknologietako, Musika eta Heziketa Plastikoetako elementuak.
  • Mahaigaineko materiala eta suntsigarriak: arkatzak, boligrafoak, ezabatzeko elementuak, klipak, zorrozkailuak, erregelak, eskuairak, kartaboiak, garraiagailuak, errotulkiak, koadernoak, folioak eta informatikako suntsigarriak.
  • Material ez suntsigarria: sailkatzaileak, artxibategiak, estutxeak, kalkulagailuak, konpasak, eskolako bizkarzorroak, orri-bereizleak, hiztegiak.

-Nola aurkeztu daitezke eskaerak?

Eskaera behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa Udalaren webgunean aurkeztu beharko dira edo ESAN herritarren arretarako bulegoan.

-Zein dokumentazio aurkeztu behar da?

  • Eskabidea egiteko unean, eskatzaileak Galdakaoko edo Usansoloko saltokiren batean egindako faktura(k) izan beharko ditu. Materiala ikastetxean bertan erosi bada, eta beraz, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak edo bertako gurasoen elkarteak emandako egiaztagiriak aurkezten badira, material hori Galdakaoko saltoki batean erosi dela egiaztatzen denean eta erosi duen pertsonaren identifikazioa behar bezala egiaztatzen denean bakarrik onartuko dira.
  • Hartzekodunen orria (bankuko datuak), bankuan behar bezala zigilatuta aurkeztu beharko da.  Webgunetik bertatik deskargatu ahal izango da.
  • Gainontzeko datuak Udalak berak egiaztatuko ditu bere datu basearen bidez, baina, norbaitek uko egin nahi badio administrazio honek datuak egiaztatzeari, honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko ditu: errolda ziurtagiria, eskola matrikulazioko ziurtagiria, eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta beharrezko egiaztatze eta tramiteak amaitu ondoren egingo dira ordainketak, eskatzaileak zehaztutako kontu korrontean.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

ARGAZKIAK | Lantzeko inauteriak ospatu ziren zapatuan ...

Hurrengo albistea

Urtarrileko Binkekide irabazleak: Andoni Beroiz eta Laura ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Elorritxueta MTB Igoeran izena emateko epea zabalik dago

    2024-06-17
    Galdakao
  • Aktualitatea

    ABAO Txikirako sarrerak banatuko ditu Galdakaoko Udalak herritarren artean

    2024-11-19
    Galdakao
  • AktualitateaBESTE BATZUKUdal-hauteskundeak 2023

    Bizkaia Bai plataformak Galdakaoko udal-hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

    2023-05-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko bonbardaketaren 87. urteurrena oroituko da domekan

    2024-05-16
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Bihar irekiko da Galdakaoko merkataritza suspertzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

    2025-02-16
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Paul Urkijoren ‘Irati’ filma eskainiko da Torrezabal Kultur Etxean

    2023-03-01
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Astrologia kontsulta bat dauka lehenengoz Galdakaok, Fran Sierraren eskutik

Autoezagutzarako tresna bat da astrologia, psikologia, hizkuntza sinbolikoa eta gure kontzientziaren erritmoekiko...
  • Selektibitatean Bizkaiko onenetakoak: June Dieguez eta Uxue Valle galdakoztarrak

    Galdakao
    2025-06-12
  • Mikel Bizarren ‘Su beltzaren egunsentia’ obra inklusiboa Galdakaon estreinatuko da

    Galdakao
    2025-06-11
  • Bizkaiko Trontza Misto Txapelketa Galdakaon antolatuko da, domekan

    Galdakao
    2025-06-11
  • Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko epea zabalik dago

    Galdakao
    2025-06-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu