BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Atzera begira
Hasiera›Erreportajeak›Atzera begira›Eskolea kuartel bilakatu zanean

Eskolea kuartel bilakatu zanean

Binke
2021-02-19
718
0

Galdakao Gogora elkartea, galdakaogogora@gmail.com
BINKE / 2021eko otsaila

Eskolea kuartel bilakatu zanean

TESTUA: Nagore Ferreira Zamalloa
ARGAZKIA: Kurtzeko eskola, inauguratu barri

Kurtzeko eskolek, edo Gandasegikoek, historia bitxia daukie, eta tartean ustebako bat. 1912an inaugurau eben eskolea, eta handik urte batzutara, 1927ko abuztuan berrizendatu zan. Remigio Gandasegiren abizena hartu eban, Valladoliden artzapezpiku zan galdakoztarraren omenez, hain zuzen be.

Baina aldaketarik handiena, zalantza barik, hamar urtera etorri zan, eskolak kuartel bihurtu ziranean, eta militarrez bete ziranean ordura arte umeek erabilitako ikasgelak. Gerra sasoian eraikin asko berrerabili ziran, gure eskolakaz egin zan lez. 

 Izan be, Gandasegi EAE-ANV —Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca— alderdiko ANV 4 «Azkatasuna» —ingeniarien 8.a— izeneko batailoiaren kuartela izan zan hilabete gitxi batzutan, 1937ko apiriletik aurrera. Hasiera baten, 252 gudari batu ziran. 

Zulatzaile edo zapadoreen batailoia zan, eta gotortze beharrak egitea zan euren zeregin nagusia. Behar sano garrantzitsua zan, fronteko lubakiak gotortzeaz arduratzen ziran, alanbre-hesiak han eta hemen ipini, zubiak eregi, bideak egin edo garbitu… Batzuetan lehen lerroan egoten ziran, eta beste batzuetan bigarren lerroan, momentuko beharrizanen arabera, eta sarritan gabaz, abioiek ez ikusteko. Askotan, ganera, burrukan egin behar izaten eben, beste soldaduekaz batera. 

Gogoratu daigun Galdakao leku estrategikoan egoala kokatuta; alde batetik Burdin Hesiaren «giltza eta erdigunea» zan, Francoren tropek behin baino gehiagotan nabarmendu eben moduan, eta beste alde batetik, gurean gerrako industria sano garrantzitsua egoan, hemen egozan-eta Dinamita eta Cantabrica lantegiak. 

Azkatasuna batailoiko gudariek makinatxu bat behar egin zituzten gerran fronteko lehenengo lerroan: Zugaztietan, Lemoatxan, Urkulun, Gaztelumendin, Santo Domingon, Arraizen… 

Bagila hasierarako, nazionalek Galdakao hartu orduko, Etxebarrira eroan eben kuartela. Tropa nazionalak hilaren 19an Bilbora sartu ostean be, beharrean tinko segidu eben Azkatasunako gudariek. Atzera-egite edo erretira babestu eben, atseden barik, Kantabriako Laredo herrira heldu arte. 

Kurtzeko plazara zoazienean, eta eskolak aurrez aurrez daukazuezenean, seguru beste modu batera begiratuko dozuela, ezta?

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Bitxi zaharrak berziklatzeko aukera dozu, herrian bertan ...

Hurrengo albistea

Xabier harategia: «Hasieratik herriko lehenengo harategia da ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Atzera begira

    Obusak Galdakaoko zeru ganean

    2021-07-16
    Binke
  • Atzera begira

    Artzaintzaren ganadurako Kortak

    2021-10-24
    Binke
  • Atzera begira

    Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin

    2020-02-20
    Binke
  • Atzera begira

    Gerrako turismoa Galdakaon

    2022-09-26
    Galdakao
  • Atzera begira

    Santa Barbarako kaperak 110 urte

    2022-07-25
    Galdakao
  • Atzera begira

    Emakumeak, birritan ahaztuak

    2021-11-26
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu