«Futbola ez da protagonista izan», Asier Legarreta
IRITZIA
Asier Legarretaetxebarria
BINKE / 2022ko abendua
Sei kirolari galdakoztar gonbidatu ditu Binkek domekan amaituko den gizonezkoen Qatarko futbol Mundialaren harira duten iritzia ematera. Horren baitan dago ondoko iritzi hau kokatuta.
Pasadan abenduaren 20an, FIFAren Qatarreko Munduko Futbol Txapelketa hasi zen. Hala ere, oraingoan futbola ez da protagonista izan. Izan ere, mundu kopa honetan giza eskubideen urraketa larriak gertatu dira. Alde batetik 6.500 migrante inguru kalkulatu da hil direla futbol zelai eta azpiegitura ezberdinak eraikitzen, eta beste alde batetik, emakumeen eta LGTBIQ+ taldeen eskubideak ez direlako bermatzen herrialde honetan.
2014an, Qatarren jokatu nuen futbol txapelketa bat, eta jada urte horretan milaka ziren hildako langileak, 2022ko Mundu Txapelketako azpiegituretan lan egiten zutenak. Gainera, langileei pasaporteak kendu egiten zizkieten, beraien herrialdeetara bueltatzea saihesteko. Garai hartan, emakumeak oraindik ere ezin ziren futbol zelaietara sartu, eskubide gabeko pertsonak ziren.
Horregatik nire ustetan, maila altuko futbola betidanik negozio bat izan da, baina azkenengo honetan, lerro fin bat zeharkatu dute, txapelketa Qatarren ospatuz, giza eskubideak alde batera utzita, bakarrik haien etekin ekonomikoetan pentsatzen. Horregatik nirekiko, ikusleez gain, Munduko Txapelketan parte hartzen dituzten jokalari eta herrialdeek ere, protesta egin beharko lukete eskubideak bermatzen ez diren herrialdeetan jokatzeari, ezartzen dizkieten isunak jasanda.