Gabonetako kirol jardueretan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: O. P.
Galdakaoko Udalak Gabonetan antolatzen dituen kirol udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. 5 eta 12 urte arteko gazteei zuzenduta egongo dira eta bi txandatan gauzatuko dira: abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era.
Gabonak heltzear daude eta urtero egiten duen moduan Galdakaoko Udalak kirol jarduerak antolatuko ditu epe honetan gazteentzat. Zehazki, 5 eta 12 urte arteko gazteei zuzendutako ekintzak izango dira eta bi txandatan gauzatuko dira: abenduaren 26tik29ra eta urtarrilaren 2tik 5era.
Jarduerak Unkinako eta Urretako kiroldegietan izango dira, 09:00etatik 14:00etara. Haurrak ekarri eta eramateko zerbitzua, ordea, 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era egongo da erabilgarri.
Bi txandetan izena emateko epea zabalik dago eta online edota modu presentzialean Urretako zein Unkinako kiroldegietan.Prezioak honako hauek izango dira: 56 euro abonatuentzat eta 67,2 euro gainontzekoentzat.