Gabonetako Sozial Txapelketa antolatuko du zapatuan Adiskide Pilota Elkarteak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Adiskide Pilota Txapelketa
Urtero egin ohi duenez, Gabonetako Sozial Txapelketa antolatuko du Adiskide Pilota Elkarteak zapatuan, abenduak 28. Hitzorduan eskolartekoek lagunarteko partidak jokatuko dituzte, txokolatada eskainiko dute eta ‘Hator, Hator’ kantatzen amaituko dute.
Hainbat eta hainbat ekintza izango dira Gabonetan Galdakaon eta Adiskide Pilota Elkarteak ere urtero egin ohi duen Gabonetako Sozial Txapelketa antolatuko du zapatuan, abenduak 28.
Hitzordua 17:00etan hasiko da eta taldeko eskolarteko kideek lagunarteko partidak jokatuko dituzte. Ondoren, txokolatada eskainiko dute eta ‘Hator, Hator’ kantatzen amaituko dute ekitaldia.
Taldetik adierazi dutenez, hurrengo urtean beteko duten 50. urteurreneko logoa aurkeztuko dute ere Sozial Txapelketan.