Galdakao Dantz jaialdia antolatuko da zapatuan, Urreta kiroldegian
TESTUA: Irati Alonso garcía
ARGAZKIA: BINKE
Urreta kiroldegiak Galdakao Dantz jaialdiaren edizio berria hartuko du zapatuan, martxoak 2. Saioan Break on Stage-rako sailkapen lehiaketa ikusteko aukera izango da eta sarrerak salgai daude.
Zapatuan, martxoak 2, dantza urbano eta garaikideak taula gainera igoko dituen lehiaketa izaerako Galdakao Dantz jaialdia antolatuko da Urreta kiroldegian. Kategoria bi izango ditu lehiaketak, eta zapatuan bertan saio bitan eskainiko dira ikuskizunak.
Junior kategoria 16:30ean arituko da eta 19:00etan aldiz, kategoria absolutua. Bi kategoriek «Break On Stage» Euskal Herri mailako dantza urbanoen lehiaketarako txartela eskuratu dezakete Galdakaon lortuko duten emaitzaren arabera. Horretarako hiru epaile izango dira, Helena Wilhensson, Aritz Lopez eta Mika Dancer.
Sarrerak Urreta kiroldegiko harreran erosi ahal izango dira otsailaren martxoaren 1era bitarte 5 euroren truke eta zapatuan bertan ere erosi ahal izango dira, jaialdia hasi baino ordu bete lehenago.