Galdakaoko Forbrass enpresako langileek greba deitu dute hiru egunetarako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ELA sindikatua
Galdakaoko Forbrass enpresako langileek greba deitu dute hiru egunetarako, «lan hitzarmena blokeatuta dagoela» salatzeko. Atzo egin zuten lehen greba eguna eta ELA sindikatuak adierazi duenez, jarraipena «oso zabala izan zen». Hurrengo greba jardunak ekainaren 21ean eta 22an izango dira.
Mek taldearen Galdakaoko Forbrass enpresaren langileek greba egingo dute hiru egunetan «lehen lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako». Martxoan hasi ziren negoziazioak, eta enpresarekin hainbat bilera egin ostean, jarrerak «oso urrun» daudela salatu dute langileek ELA sindikatuaren arabera.
«Enpresak ez du KPIaren igoerarik onartzen, txandakatzeagatik plus proposamenei uko egin dio, eta ez du hitzarmena ez aplikatzea eragozten duen klausularik nahi», azpimarratu du sindikatutik.
Hau salatzeko, atzo, ekainak 15, egin zuten lehen greba eguna. ELAren esanetan, «jarraipena oso zabala izan da, eta ekoizpenean ia %100ekoa».
Hurrengo greba jardunak ekainaren 21ean eta 22an izango dira.