Galdakaoko Forbrass enpresako langileek hitzarmen kolektiboa lortu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ELA sindikatua
Galdakaoko Forbrass enpresako langileek hainbat mobilizazio egin dituzte azken asteetan zehar lan hitzarmena eskatzeko. ELA sindikatuak iragarri duenez, akordio bat heldu dira eta KPIa baino soldata igoera handiagoak jasotzen dituen enpresako lehen hitzarmena lortu dute. Albiste honetan jaso ditugu hitzarmenaren xehetasunak.
Mek taldearen Galdakaoko Forbrass enpresaren langileek greba egin zuten ekainean hiru egunetan «lehen lan hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako». Binkek jaso zuen moduan, martxoan hasi ziren negoziazioak, eta enpresarekin hainbat bilera egin ostean, jarrerak «oso urrun» zeudela salatu zuten.
ELAk iragarri duenez, mobilizazioen ostean akordio batera heldu dira eta KPIa baino soldata igoera handiagoak jasotzen dituen enpresako lehen hitzarmena lortu dute.
Plantilla osatzen duten 36 pertsonek akordioa asanbladan berretsi dute eta hau da hitzarmenaren edukia:
- 2023 eta 2024ko indarraldia. Ultraaktibitate mugagabea jasotzen da
- 2023ko soldata igoera: 2022ko KPI+%1 eta 2024ko 2023ko KPI (gutxienez %2ko bermearekin)
- Hitzarmena eta soldata taulak gainditzen dituzten soldaten gaineko alde bakarreko aldaketak ez aplikatzeko klausulak
- Deskantsu tartea lan egindako denbora dela jasotzen da
- Malgutasunaren gehieneko kopurua sektoreko hitzarmenean ezarritakoa dagoena baino 40 ordu gutxiago izango dela jasotzen da
- Osagarriak hobetzea gaixotasun arruntak eragindako lanerako ezintasunaren kasuan.
- Errelebo kontratuaren eskubide
- Lizentzietan eta eszedentzietan hobekuntzak
«Antolakuntzari esker lortu da hitzarmena, zeinarekin hobetuko dira Bizkaiko metalaren sektoreko hitzarmeneko baldintzak», azpimarratu dute ELAtik.