Galdakaon ere bozkatuko da Espainiako monarkiaren ala errepublikaren alde
Politika
BINKE / 2022ko maiatza
Galdakaon ere bozkatuko da Espainiako monarkiaren ala errepublikaren alde
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: Espainiako Errege Etxea
Espainiar estatuko ehunka herritan monarkiaren edo errepublikaren alde dauden bozkatu ahal izango dute zapatu honetan. Bizkaian 11 herrik antolatu dute herri-kontsulta ez lotesle hau, eta tartean Galdakaok ere, Iturrondo plazan.
Espainiar estatuko herritarrek monarkia parlamentarioarekin jarraitzea ala aldiz, errepublikaren alde egitea gurago duten bozkatu ahal izango dute datorren maiatzaren 14an, baita Galdakaon ere. Galdeketa ez da loteslea izango, herri-kontsulta baino ez delako, eta Estatu Mailako Monarkia ala Errepublika Herri-Kontsultaren Plataformak antolatu du.
Estatu Mailako Monarkia ala Errepublika Herri-Kontsultaren Plataforma «hainbat erakunde eta kolektibo plataforma bateratua, zabala eta plurala osatzen» dutela diote ekimeneko kideek euren webgunean, eta galdeketaren zergatia azaldu: «Gizarte demokratikoetan, herriek eragiten dieten gai guztiei buruz erabakitzen dute, besteak beste, garrantzitsuetako bati buruz, estatu-moduari buruzkoa».
Horregatik espainiar estatu osoko ehunka herritan 16 urtetik gorakoek monarkiaren ala errepublikaren alde egin gura duten bozkatu ahal izango dute. Bizkaian 16 bozkaleku egongo dira 11 herritan banatuta, tartean Galdakao.
Estatuko gainontzeko herrietan bezala, Galdakaon ere maiatzaren 14an domekaz egingo da bozketa. Hautetsontzia Iturrondo plazan kokatuko dute 10:30-14:30 bitartean eta Nortasun Agiria beharrezkoa izango da bozkatzeko.
Kontsulta honen ardura gure herrian Galdakao Bizirik-Ezker Anitzak eta Podemos Galdakao alderdiek izango dute.
Informazio gehiago jasotzeko interes duenak plataformaren webgunera jo dezake, hemen klik eginda.