Galdakaon jokatuko da saskibaloiko Euskal Kopa irailaren 15ean

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Bigarren urtez jarraian saskibaloiko Euskal Kopa jokatuko da Galdakaoko Urreta kiroldegian. Partida irailaren 15ean izango da, Bilbao Basket eta Baskoniaren artean.

Galdakaoko Udala eta Ibaizabal Saskibaloi Taldea izango dira bigarren urtez jarraian Euskal Kopa ACBko antolatzaileak. Urreta kiroldegian izango da partida irailaren 15ean, 19:30ean, Euskal Saskibaloi Federazioak jakinarazi duenez.

Pasa den urteko irabazle den Baskonia eta Bilbao Basketek jokatuko dute partida, iazko bi talde berdinek.

Aurreko urtean arrakasta handia izan zuen Euskal Kopak Galdakaon eta aurten errepikatzea espero dute antolatzaileek.