Gaur goizean uda garaiko loreak banatuko ditu Udalak
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Herriko loreak negurako prestatzen ari da Galdakaoko Udala, eta pasa den udazkenetik egiten duten bezala, kenduko dituzten uda garaiko loreak gaur banatuko dituzte herritarren artean 10:00etatik 12:00etara.
Dagoeneko hiru aste baino gehiago igaro dira udazken garaian sartu ginenetik, eta inguruko koloreak aldatzen diren bezala, herriko landareak ere aldatuko ditu Galdakaoko Udalak, negurako egokitzen. Landare berriei lekua egiteko, langileak egun hauetan uda garaiko loreak kentzen ibili dira.
Udalak «ohitura bihurtu duen moduan», hurbiltzen diren herritarren artean banatuko ditu kendu berri dituzten loreak. Horretarako, gaur goizean, urriak 14, landare guztiak Udaletxe ondoan batuko dituzte 10:00ak eta 12:00ak bitartean.