Haurrentzako ur puzgarriak egongo dira bihar Elexaldeko igerilekuetan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: El Comercio
Bihar, uztailak 11, ur puzgarriak antolatuko ditu Galdakaoko Udalak Elexaldeko igerilekuetan. Arratsaldean izango da puzgarriekin gozatzeko aukera, 16:00etatik 19:00etara.
Orain arte eguzkia gutxi atera den arren, aste honetan tenperaturek gora egingo dute eta igerilekuetan gozatzeko aukera izango dute galdakoztarrek. Batez ere txikienek, izan ere, haurrentzako ur puzgarriak antolatuko ditu bihar, uztailak 11, Galdakaoko Udalak Elexalden.
Arratsaldean izango da Elexalden puzgarriekin gozatzeko aukera, 16:00etatik 19:00etara eta parte hartzeko derrigorrezkoa da lau urte baino gehiago izatea. Zortzi urtetik beherakoek pertsona heldu batekin egon beharko dute igerilekuan.
Jarduera bihar aurreikusita dagoen arren, eguraldi txarra egiten badu data atzeratu daiteke eta doakoa izango da udal igerilekuetako erabiltzaileentzat.