«Hipokondriak lekurik ez», Inma Vázquez
Inma Vázquez Bolaños
BINKE / 2020ko apirila
Hipokondriak lekurik ez
Duela aste batzuetatik aurrera pairatzen gabiltzan egoera ezezagun eta kezkagarria pertsona ugarirengan beldurra eta antsietatea erakartzen dabil. Bai gaixotasunarekiko, zein bere sintomatologiarekiko etengabeko alerta sortuz. Sentsazio hau ez da berria niretzat, ondo ezaguna daukat aspalditik, nire bizitzan zehar bidailagun eta mugatzaile izan baitut.
Baina galdera hurrengoa da: hipokondria pairatzen duen pertsona batentzat, zer suposa dezake mundu mailako osasun alerta batek, osasun zerbitzuen gainezkak edo kutsatze indize eta gaitzaren konplikazio handi hauek? Nire kasuan behintzat, ikuspegi bira bat suposatu du, pizgarri bat, hauskortasun egiaztatze izugarri bat. Beldur irrazional guzti horiek alde batera utzita, egoera honen propio diren kezka logiko eta arrazionalak, beti ere, hauei aurre egiteko kemen eta indarrarekin.
COVID-19ari horrelako ikaskuntza bat «eskertzea» bitxia izan daitekeen arren, norbanako bakoitzari bere burua birkokatzeko balio izatea espero, benetan garrantzitsua dena baloratzeko, gure etnozentrismo eta indibidualismoaz hausnartzeko, eta kolektibismoan oinarritutako kontzientzia sozial eta politikoak pizteko.
Adore eta kemen guztia, errealitate honi hipokondria egoera batetik eusten diozuen guztiei, zuentzat ere pizgarri izatea espero dut!