Iker Gomezek Euskadiko Esgrima Txapelketa irabazi du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Iker Gomez
Iker Gomez galdakoztarrak ekainaren 18an Gasteizen antolatu zen Euskadiko Esgrima Txapelketa irabazi zuen, M20 kategorian. Ekainaren 24ean aldiz, maila absolutuan parte hartu zuen eta laugarren izan zen taldeka eta bederatzigarren banaka.
Iker Gomez gazte galdakoztarrak oso emaitza onak lortu ditu azkenaldian. Abenduan Bizkaiko I. Esgrima Txapelketa irabazi zuen eta maiatzaren 27an Santanderren antolatu zen 17 urte azpiko txapelketan parte hartu zuen.
Ekainaren 18an ordea Gasteizen Euskadiko Esgrima Txapelketa antolatu zen M20 kategorian eta galdakoztarrak garaipena lortu zuen Maestro Suñé taldeko kirolariak.
Halaber, ekainaren 24ean Euskadiko txapelketan izan zen, kasu honetan maila absolutuan. Honetan 4. postua lortu zuen, kasu honetan taldeka Jorge Alonso, Beñat Barandika eta Daniel Garciarekin batera.
Banaka aldiz, 9. lortu zuen Gomezek Asier Martinen ostean.