Iñigo Hernando alkatea Eguzkibegiko ikasleekin solasean izan zen udaletxean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Eguzkibegi Ikastolako LH 6. mailako ikasle batzuk udaletxean izan ziren atzo eta Iñigo Hernando alkatea haiekin izan zen solasean. Galdakaoko errealitatetik abiatuta, Euskal Herriko eta Senegalgo egoerak alderatzeko datu bila joan ziren gazteak.
Galdakaoko udaletxeak bisita berezia jaso zuen atzo, otsailak 1. Eguzkibegi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle batzuk izan ziren udaletxean eta Iñigo Hernando alkatearekin batu ziren.
Gazteak ordubetez egon ziren solasean alkatearekin. Egoera eta bizimodu diferenteak aztertu nahian, Galdakaoko errealitatetik abiatuta, Euskal Herriko eta Senegalgo egoerak alderatzeko datu bila joan ziren ikasleak.
Denetariko galderak egin zizkieten ikasleek alkateari: ur kontsumoari, garraioari, gizarte laguntzei, kutsadurari, zaborrei, kiroldegiei eta etxebizitzei buruzkoak, besteak beste. Batutako datuak oinarri hartuta txostena egingo dute orain ikasleek.