Kalean dira Galdakaoko Udaleko politikarien uda-testak
Udan zehar Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek BINKEren galdetegi arina erantzun dute, bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta. Kalean dira honezkero bideo guztiak, ikusi hemen!
Udarekin batera atal berria jarri zuen BINKEk: politikarien uda-testak. Honetan Galdakaoko Udaleko politikariak jarri ditugu kameraren aurrean galdetegi arina erantzuteko, bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta.
Uztailaren 28tik aurrera, domeka iluntze guztietan, Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek erantzun dute uda-testa.
Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Monika Bailon Auzoak plataformako kideak, Iñaki Urgoiti Usansolo Herria plataformako, Victor Trimiño PSE-EEko, Ainhoa Agirregoikoa EAJ-PNVko eta Edurne Espilla EH Bilduko bozeramaileek parte hartu dute.
Azken udal-hauteskundeen boto kopuruaren arabera argitaratu ditugu bideoak –eta horrela ere ordenatu ditugu behean– alkatearekin hasi eta alderdiak txikitik handira ordenatuta: Auzoak, UH, PSE-EE, EAJ eta EH Bildu.
Ikusi hemen bideo guztiak!