Komun berria ezarri dute Elexaldeko hilerrian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak komun berria ezarri du Elexaldeko hilerrian. Hilerri erdian dago kokatua eta egunero egongo da erabilgarri, 07:00etatik 22:00etara.
Bihar Domu Santu Eguna izanda, bisita asko jasoko ditu egun hauetan Elexaldeko hilerriak. Hau kontuan hartuz, hilerrian komun berria ezarri duela jakinarazi du Galdakaoko Udalak. Hilerri erdian dago kokatua, kaperaren eraikinean, eta automatikoa da, erabilera bakoitzaren ondoren bere kasa garbitzen dena.
«Pertsona guztientzat irisgarri izan dadin», arrapala txiki bat du sarreran, euskarriak ditu sarreran eta barruan, emergentzietarako botoia du lurrean eta eskuak garbitu zein lehortzeko aparailu automatikoak ditu.
Hemendik aurrera, egunero egongo da erabilgarri hilerriko komun berria, 07:00etatik 22:00etara.
Komuna jarri den eraikinean, hilerri erdian dagoen kaperaren ondoan, konpontze lanak ere egin dira. Itxita zegoen gunea erabilgarri jartzeko lanak egin dira bai barrualdean eta bai kanpoaldean, eta teilatua ere konpondu da. Guztira, 52.737,85 euroko kostua izan dute lanek.