‘La Santa Paz’ antzezlana eskainiko du Mireni Antzerki Taldeak Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mireni Antzerki Taldea
Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldien barruan, Mireni Antzerki Taldeak ‘La Santa Paz’ antzezlana eskainiko du. Barikuan, ekainak 16, arituko dira Torrezabal Kultur Etxean.
Hiru urteren ostean, Galdakaoko antzerki afizionatuaren jardunaldiak antolatuko dira berriz ekainean zehar. Binkek jaso zuenez, bost antzezlan eskainiko dira guztira eta Torrezabal Kultur Etxean izango dira saioak.
Barikuan, ekainak 16, Mireni Antzerki Taldea arituko daTorrezabalen 19:00etan. Taldeak ‘La Santa Paz’ antzezlana aurkeztuko du, Elisa Asiain zuzendariaren gidaritzapean. Adrián Vázquez, Blanca Zaracaín, Catalina Fernández, Isabel Aramendía, Leyre Carlos, Juan Pedro Harto eta Itziar Briones igoko dira Galdakaoko oholtzara, ehorztetxe batean gertatzen den istorioa azaltzeko.
«Egoera konplikatuez eta korapilatsuez beteriko komedia dibertigarria da, non inor ez den hain santua eta ez dagoen hainbeste bakerik», azaldu dute Udaletik.
Sarrerak salgai daude dagoeneko 2 eta 3 euro arteko prezioan eta webgunean, Torrezabal Kultur Etxeko txarteldegian eta aretoan ere funtzioa hasi baino ordubete lehenago eskuratu daitezke.