Michelin Izarra mantenduko du Galdakaoko Andra Mari jatetxeak 2025ean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Maika Salguero
Atzo, azaroak 26, 2025eko Michelin Izarrak banatu ziren Murtzian. Euskal Autonomia Erkidegoan 20 jatetxek izango dituzte izarrak hurrengo urtean, haien artean, Galdakaoko Andra Marik.
Murtziako Víctor Villegas auditorioak Espainiar Estatuko sukaldaritzaren urteko ekitaldi garrantzitsuenetako bat hartu zuen atzo: Michelin Izarren gala. Honetan, hurrengo urtean izarrak izango dituzten jatetxeak iragartzen dira eta aurtengoan 32 izar berri banatu zituzten adituek.
Ekitaldian iragarri zutenez, Euskal Autonomia Erkidegoan 20 establezimenduk izango dituzte izarrak 2025ean. Donostiako iBAi eta Tolosako Ama jatetxeek lehen izarra jaso zuten eta Arzakek, Martin Berasategik, Akelarrek eta Azurmendik hiru izarrei eutsi diete.
Halaber, euskal jatetxe askok izarrak mantendu dituzte, haien artean Galdakaoko Andra Marik, 1983tik irauten duenak sukaldaritzako bereizgarri garrantzitsuenetako honekin.
Michelin Gidaren webgunean ezagutu daiteke 2025ean Michelin Izarra izango duten establezimendu guztien zerrenda.