Miren Billelabeitiak solasaldia eskainiko du bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Olatz Silva
Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak Miren Billelabeitiaren ‘Norberak maite duena’ liburua izango du aztergai bihar, martxoak 18, Peña Santa Cruzen antolatuko duen saioan. Idazlea izango da hitzorduan, parte-hartzaileekin solasean.
Hainbat motatako liburuak aztertzeko saioak antolatzen ditu Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak urtean zehar. Bihar, martxoak 18, Miren Billelabeitiaren ‘Norberak maite duena’ izango dute aztergai.
Peña Santa Cruzen 18:30ean izango da saioa eta gonbidatu berezi bat izango du, Miren Billelabeitia bera. Parte-hartzaileek 2023an Euskadi Saiakera Saria irabazi zuen idazlearekin solasean ibiltzeko aukera izango dute.
‘Norberak maite duena’ liburuan, Billelabeitiak azaldu duenez, «ez da teoria luzerik, urteetan ikasle eta gazteekin liburuen inguruko solasaldietan edan dudana baino».