Mozoilo Eguneko herri bazkaria bertan behera geratu da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Click eta Click
Bihartik domekara bitarte antolatuko da aurtengo Mozoilo Eguna Galdakaon, egitarau zabalarekin. Zapatuan, besteak beste, herri bazkaria egiteko asmoa zuten antolatzaileek baina bertan behera geratu dela jakinarazi dute.
Beste urte batez, bueltan da Mozoilo Eguna Galdakaora Adiskide, AEK, Andra Mari, Artxate, Berbalagun, BINKE, Galdakaoko Musika Banda Da Capo, Galdakaoko Txirrindulari Elkarteko Gela, Ganguren MT, Click eta Click, Patakon eta Zizpa talden eskutik.
Bihar, maiatzak 31 hasiko da eta domekara bitarte egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek hiru egunetan zehar, BINKEk jaso zuen moduan.
Programatutako ekintzen artean ohikoa den herri bazkaria zegoen zapatuan, Kurtzeko plazan. Antolatzaileek iragarri dutenez ordea, bertan behera geratu da bazkaria.
Honezkero tiketa erosi dietenei dirua itzuliko diete hauek erositako tabernetan, hau da, Baserrin, Gangurenen, Oñarten, Zurruten eta Herriko Bentan.