Mundu Bat erakundeak giza eskubideen inguruko solasaldia eskainiko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Herri Babesarea
Mundu Bat Gobernuz Kanpoko Erakundeak giza eskubideen inguruko Foro Ibiltariaren 5. edizioa jarri du martxan aurten eta bihar, azaroak 16, Galdakaon solasaldia eskainiko du honen baitan. Tomy Morales Mujeres en Resistencia erakundeko giza eskubideen defendatzaileak eta Stranler López Kolonbiako Nekazaritza Koordinatzaile Nazionaleko kideak parte hartuko dute hitzorduan.
Mundu Bat erakundeak giza eskubideen inguruko 5. Foro Ibiltaria antolatu du aurten Herri Babesarea kanpainaren baitan eta hitzaldiak eskaini ditu hainbat herritan. Honezkero, Bilarren, Ean, Laudion eta Zornotzan izan dira adituak.
Bihar Galdakaon antolatuko dute hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan 18:30ean. Hitzorduan bi adituk parte hartuko dute: Tomy Morales Mujeres en Resistencia erakundeko giza eskubideen defendatzaileak eta Stranler Lopez Kolonbiako Nekazaritza Koordinatzaile Nazionaleko kideak.
Hauen eskutik instituzioek eta herritarrek giza eskubideen alde egiteko hartu beharreko konprimisoen inguruan hausnartuko dute parte-hartzaileek, eta ideiak proposatzeko tartea izango da Morales eta Lopez entzun ondoren.