‘Passport’ antzezlana eskainiko du Yllana konpainiak Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Yllana konpainia
Torrezabal Kultur Etxearen 30. urteurrena ospatzeko egitarauaren baitan, Yllana konpainia helduko da barikuan Galdakaora. Taldeak testurik gabeko eta umorez beteriko ‘Passport’ antzezlana aurkeztuko du.
Torrezabal Kultur Etxeak 23 ikuskizun hartuko ditu abendura bitarte, Galdakaoko Udalak aretoaren 30. urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarauaren baitan. Barikuan, urriak 11, Yllana konpainia helduko da aretora, kasu honetan ‘Passport’ antzezlana aurkezteko.
Fidel Fernándezek zuzendutako ikuskizun hau testu gabekoa baina umorez beterikoa da. «Mugak zeharkatzen dituzten artisten bizitzari egindako omenaldia da, mundu osoan barrea partekatzeko asmoz», adierazi dute Udaletik.
Sarrerak eskuragai daude ohiko webgunean, 5 eta 10 euroko prezioan.