BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • EGITARAUA | San Juan bezpera ospatuko dute astelehenean Galdakaon, Gorosibain eta Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Saskibaloi 3x3 txapelketa antolatuko du Ibaizabalek bihar, Urretan

      2025-06-20
      0
    • Zabalik dago Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoan izena emateko epea

      2025-06-19
      0
    • Kalistenia jardunaldi bi antolatuko dituzte Plazakoetxen

      2025-06-19
      0
    • Dimisioa aurkeztu du Barrualde-Galdakao ESIko mediku zuzendariak

      2025-06-19
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Su Ta Gar, Süne, Puro Relajo eta Tanxugueiras taldeak, aurtengo Santakurtzetan

Su Ta Gar, Süne, Puro Relajo eta Tanxugueiras taldeak, aurtengo Santakurtzetan

Galdakao
2025-05-05
752
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE

Galdakaoko Udalak 2025ko Santakurtzetako musika talde nagusiak iragarri berri ditu, herritarrek parte-hartze prozesu baten bidez aukeratutakoak. Ondoko albistean batu ditugu prozesuaren nondik norakoak eta taldeen kontzertu-datak.

Azken urteetan ohiko izaten ari den bezala, Galdakaoko Santakurtzetako kontzertu nagusiak herritarrek erabakitzen dituzte erabaki.galdakao.eus atariaren bitartez. Eta hala erabaki dute aurten parte hartu duten herritarrek ere Ardanza parkeko kartel nagusia:

  • Irailak 12, barikua: Su Ta Gar. 1987an Eibarren (Gipuzkoa) sortutako heavy metal taldea, Euskal Herriko arrakastatsuena. Bere energiaren eta letretan jorratutako gai sozial eta kulturalen bidez oso ezaguna egin zen, eta urteak eman ditu Euskal Herriko musika heavyaren gailurrean. Musika eszenako banda garrantzitsuenetako bat bihurtzen du horrek.
  • Irailak 13, zapatua: Süne. Josune Arakistain Salas (Lastur, Gipuzkoa, 1996) euskal kantautorea eta musikaria da, Huntza bandako abeslaria izateagatik ezaguna. Bere estiloagatik eta energia sutsuagatik bereizten da, trikitixaren bidez hainbat genero uztartzen dituelarik.
  • Irailak 19, barikua: Puro Relajo. 2013an Aibarren (Nafarroa) sortutako taldea. Bost musikarik osatzen dute (baxua eta ahotsa, gitarra eta ahotsa, akordeoia eta ahotsa eta 2 tronpeta) eta abesti mexikarrak eta klasikoak interpretatzen dituzte euskaraz zein gazteleraz. Lagunen afari baten bazkalondoan piztutako ideia baten ondorioz sortu zen. Euskal Herri osoko herri eta hirietan izugarrizko arrakasta lortu du azken urteotan.
  • Irailak 20, zapatua: Tanxugueiras. Musika paradigma desafiatzen eta aldatzen ari den talde galiziarra. Aida Tarriok eta Sabela eta Olaia Maneirok, soinu guztiz ezberdin baina ezagun batekin, Galiziako musika tradizionala gaur egungo estiloetara egokitzen dute. Bere zuzeneko berria AntesD biraren barruan dago, eta orain arte taldean ikusitako izaera dinamiko eta indartsuena du.

Horiekin batera, bertako lau talde izango dira Ardantzako eszenatokian, baina Galdakaoko talde horien izenak aurrerago ezagutuko dira.

Hautaketa prozesuari dagokionez, Galdakaoko Udalaren arabera, lehen fasean 391 proposamen jaso ziren, eta oinarrizko baldintzak betetzen ez zituztenak baztertu ostean, bozketa faseari ekin zitzaion. Su Ta Gar gailendu da lehen barikuko kontzerturako, 210 botorekin; Duplak 103 boto jaso ditu eta Nøgenek 101.

Lehen zapatuko kontzerturako aldiz, Sünek 262 boto lortu ditu, J Martinak 88 eta Merina Grisek 63. Azken larunbaterako kontzerturako, berriz, Tanxugueiras talde galiziarra aukeratu dute herritarrek, 287 botorekin; Ainhoa Cantalapiedra 138 botorekin babestu dute eta Alba Reche 33rekin. Beraz, guztira, herritarrek 1.285 boto eman dituzte.

Jai Batzordeak, bestetik, rantxerak oinarri dituen Puro Relajo talde nafarra aukeratu du, 12 talde eta kuadrilen botorekin. Kaotikok 3 talderen babesa izan du, Zurizek birena eta Janus Lesterrek batena.

Kontzertuak aukeratzeko herritarren parte hartze prozesuari buruzko informazio guztia Udaleko parte-hartze plataforman kontsulta daiteke.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Aterpe Eguna ospatu zuen atzo Ganguren Mendi ...

Hurrengo albistea

Aperribai eremu tentsionatu izendatzea uztailean sartuko da ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EHUk eta Binkek elkarlanean jarraituko dute bigarren urtez jarraian

    2023-03-08
    Binke
  • Aktualitatea

    ‘Batetik bestera’ antzezlana hartuko du zapatuan Torrezabalek

    2023-03-02
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    Galdakaoko anbulatorioak ordutegia egokituko du udan

    2023-06-29
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Eraso matxista bat salatu dute Galdakaon eta Udalak «irmoki» arbuiatu du

    2024-05-08
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Greba mugagabea bertan behera utzi dute Maxameko langileek

    2022-03-17
    Binke
  • Aktualitatea

    Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoak matrikulazio kanpaina berria abiatu du

    2025-01-08
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» erakustaldian

Jaiegun izan beharko lukena sustoan amaitu da Urretako San Juan jaietako domekan, Galdakaon. «Motorshow» autoen erakustaldian izandako...
  • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

    Galdakao
    2025-06-20
  • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

    Usansolo
    2025-06-20
  • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

    Galdakao
    2025-06-20
  • EGITARAUA | San Juan bezpera ospatuko dute astelehenean Galdakaon, Gorosibain eta Usansolon

    Binke
    2025-06-20

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu