Torrezabal Kultur Etxeko igogailua itxi dute konponketa lanak egiteko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Gaurtik aurrera itxita egongo da Torrezabal Kultur Etxeko igogailua, konponketa lanak egiteko. Udalak jakinarazi duenez, bi aste inguru iraungo dute lanek.
Azkenaldian Torrezabal Kultur Etxeko igogailuak «arazo asko» eman dituela azaldu du Galdakaoko Udalak. «Hainbatetan geratu da etenda, ez gora eta ez behera», adierazi dute Udal Gobernutik.
Horregatik, konponketa lanak egingo dituztela iragarri dute. Gaur hasiko dira lanak eta bukatu bitartean itxita egongo da igogailua.
Udalak aurreikusi duenez, bi eta hiru aste artean iraungo dute konponketa lan hauek.