Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek lau eguneko greba hasi dute
Osakidetza
BINKE / 2022ko apirila
Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek lau eguneko greba hasi dute
TESTUA: Erredakzioa
ARGAZKIA: ELA Osakidetza
Iazko otsailean eman zuen lehenengoz Binkek Labeako ospitalean kokatuta dagoen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek eskatzen dutenaren berri. Ezer konpondu ez delakoan, lau greba egun hasi dituzte gaur, gehiengo sindikalak deituta.
Labeako ospitalean kokatuta dago Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa. Bertako langileak arduratzen dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoko odol- eta ehun-horniketaz. Baina euren soldata ez da Osakidetzan lehenengo arretan dauden langileen kopurura iristen, Binkek azken hilabeteetan horren berri eman duen bezala.
Horregatik mobilizazioak egiten ari dira tarteka, baita inguruko errepide nagusiak mozten ere, martxoaren 17an egin bezala. Orain ordea, lau eguneko greba egunak hasi dituzte gehiengo sindikalak deituta —SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta UTESE sindikatuek—.
Gaur egin dute lehenengo greba eguna goizeko lehenengo ordutik, eta greban izango dira datorren barikura arte, hilaren 22ra arte, «diskriminaziorik ez, %4a bai» lemapean, «Osakidetzak odolustu» egiten dituela oihukatuz.