Udalekuetarako izen ematea apirilaren 10ean zabalduko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bueltan dira udalekuak eta apirilaren 10etik 21era bitarte egongo da izena emateko epea zabalik, 4 eta 11 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako. Gehienez 560 plaza eskainiko dira eta hemen batu dugu izena emateko jakin beharrekoa.
Aurten ere 4 eta 11 urte arteko haur eta gaztetxoek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute Galdakaon. Udalak 560 plaza eskainiko ditu guztira herriko udalekuetan uztaileko goizetan, hiru lekutan banatuta: Aperribai, Urreta eta Gandasegi.
Izen ematea apirilaren 10ean irekiko da eta hilaren 21era arte egongo da zabalik. Plazak izen emate dataren hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta lehentasuna izango dute Galdakaon erroldatuta dauden haurrek.
Aurten ere jantoki zerbitzurako aukera egongo da uztaileko udalekuetan, eta haurrak utzi eta jasotzeko ordutegi malgua izango da. Beraz, ordutegi osoa 08:30etik 15:30era luzatzeko aukera izango da.
Hiru txandatan eman ahal izango da izena: uztailaren 1etik 12ra izango da, uztailaren 15etik 26ra, eta aldi osoa uztailaren 1etik 26ra arte.
Izen emateak Udalaren webgunean eta informazio gehiago eskuratu daiteke hitzordua eskatuz Galdakaoko Udaleko Euskara Arloaren telefonora deituta (944010540).